Politika -
Lanera ez agertzea
Ertzainen bajak ez direla iruzurra esan du medikuen sindikatuak
Euskadiko Sindikatu Medikoko (SME) presidentearen hitzetan, "baja epeak laburtu ditzaten medikuei presio egitea, haien lana oztopatzea eta osasunaren oinarrizko eskubidea arriskuan jartzea da".
Erredakzioa
Kepa UrigoitiaEuskadiko Sindikatu Medikoko (SME) presidenteak, "iruzurrezko" bajak ukatu ditu Ertzaintzan eta baja-egunak murrizteko Administrazioaren presioak onartuko ez dituztela ohartarazi du.
EAJren eskakizunari erantzunez, batzorde parlamentarioan agerraldia egin du Urigoitiak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak absentismoari buruz egin zituen adierazpenen inguruko iritzia eman du.
Pasadan otsailean, 900 ertzain egunero lanera agertzen ez diren berri eman zuen Herrizaingo sailburuak eta "iruzurrezko" jokabideei egotzi zion kopuru handi hori.
Zentzu horretan, Urigoitik adierazi duenez, "baja epeak laburtu ditzaten medikuei presio egitea, horien lana oztopatzea eta osasunaren oinarrizko eskubidea arriskuan jartzea da" eta, gaineratu du, "medikuak ez gaude hori onartzeko prest eta gizarteak ezin du onartu".
Lanera ez joateko ertzainek sintomak handitzen ez dituztela eta medikuei iruzur egiten dietela ukatu du Urigoitiak. Absentismo kopurua handia Ertzaintzan baldin badago, arrazoiak aztertu behar direla iritzi du Sindikatu Medikoko presidenteak, baina "horrek ez du inola ere bajak iruzurrezkotzat hartzea justifikatzen".