Politika -
ANDOAIN
Garcia Preciado preso ohiari egindako omenaldia salatu du Urquijok ANn
Urquijoren iritzian, 'terrorismoa goratu' zen Andoainen, preso ohiari kartzelatik atera berritan harrera egiteko antolatu zen ongietorri-ekitaldian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carlos Garcia Preciado preso ohiari, joan den astean, Andoainen, egindako ongietorri-ekitaldia salatu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Auzitegi Nazionalean, 'terrorismoa goratu' zelakoan.
Erroman atxilotu zuten Garcia Preciado, 2015eko otsailean. 16 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, Andoaingo Laboral Kutxaren kutxazain bati molotov koktela botatzeagatik. Urte honen hasieran baina, urtarrilean, Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen andoaindarra.
Urquijoren iritzian, "terrorismoa goratu" zen Andoainen, presoari harrera egiteko antolatu zen ongietorri-ekitaldian.