Politika -

Ekainaren 26ko hauteskundeak

Aukerarik al dago oraindik hauteskundeak saihesteko?

Hauteskundeak berriro ez deitzeko, asteazken honetan proposatu beharko lukete hautagai bat; pentsaezina da hori, dagoeneko.

Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, PSOE eta Podemoseko liderrak. Argazkia: EiTB.
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, PSOE eta Podemoseko liderrak. Argazkia: EiTB.
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, PSOE eta Podemoseko liderrak. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregeak baieztatu du ez dagoela adostasunik Gobernua osatzeko eta aukera handi-handia dagoela Gorteak desegin eta hauteskundeak deitzeko, baina inbestidurarako lege-epea ez da amaituko maiatzaren 2ra arte (datorren astelehenera arte); hortaz, baliteke, teorian behintzat, azken orduko akordio bat ixtea.

Hori dela eta, asteazken honetan bertan proposatu beharko lukete hautagai bat (baztertuta dago hori), eta, hala, Patxi Lopez Kongresuko presidenteak inbestidura-saioa deituko luke 48 orduren buruan, ostiralean edo, gehienez, larunbatean (hilaren 29an edo 30ean).

Aldez aurretik, Lopezek Felipe VI.arekin bildu beharko luke, inbestidurarako hautagaiaren dekretua sinatzeko, eta, dekretuarekin, Kongresuko Bozeramaileen Batzarra bildu beharko luke premiazko osoko bilkura horren xehetasunak adosteko.

Lehen inbestidura-saioa (hautagaiak gehiengo osoa beharko luke) larunbatean egin beharko lukete, apirilaren 30ean.

Parlamentu-bozeramaileek arreta handia izan beharko lukete diskurtsoak egiteko denborarekin; izan ere, botazioa gauerdia baino lehen egin beharko litzateke, nahitaez.

Hori, hautagaiak Ganberaren gehiengo osoa bermatuta ez balu izango; ematen du ez dagoela inolako aukerarik gehiengo hori izateko.

Bakarrik hala egongo litzateke astirik bigarren botazio bat deitzeko, maiatzaren 2an; bertan, balizko hautagaiak gehiengo soila jaso beharko luke (hau da, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea), Gobernuko presidentea inbestitu dezaten.

Botazioa lege-epearen mugan egingo lukete (maiatzaren 2ko gaueko hamabietan amaitzen da epe hori), Gorteak desegin behar ez izateko, XI. legegintzaldia ez amaitzeko eta hauteskundeak ekainaren 26an ez egoteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainia argazkiak Pablo Iglesias Pedro Sánchez argazkiak Albisteak Albert Rivera berriak