Itxi

Politika

Ostiralean

Autogobernuari buruzko aldebiko bilerak egiteko deia, EAJk oposizioari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Andoni Ortuzarrek ostiralerako deitu ditu EH Bildu, PSE, PP eta UPyD alderdiak, estatus berriaren arloan pausoak emateko helburuz.

  • Autogobernu lantaldeak apirilaren 6an egin zuen azkeneko bilera. Artxiboko irudia: EiTB

    Autogobernu lantaldeak apirilaren 6an egin zuen azkeneko bilera. Artxiboko irudia: EiTB

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak datorren ostiralean autogobernuari buruzko aldebiko bilerak egitea proposatu die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako lau alderdiei, estatus berriaren oinarriak finkatzeko asmoz.

Eusko Legebiltzarrean eratutako autogobernu lantaldea apirilaren 6an bildu zen azkenezkoz eta oraingoz ez dago beste bilerarik aurreikusita.

Korapiloa askatzeko asmoz, Andoni Ortuzar buruzagi jeltzaleak gutunak bidali dizkie EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiei. Ortuzarrek aldebiko bilerak egin nahi ditu ostiralean Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako buruzagiekin, Legebiltzarreko autogobernu lantaldeak azken bileran aholkatu eta proposatutakoari jarraiki.

Ortuzarrek bidalitako eskutitz horietan azaldu duenez, buruzagi jeltzaleak ahalik eta akordiorik zabalena lortzeko aukerak aztertu nahi ditu beste alderdiekin, estatus politiko berriari buruzko oinarriak finkatzeko.

 

 

>

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena