Politika -
Eusko Legebiltzarra
Aresek kereila jarriko die torturak salatu zituzten bi abokaturi
Otsailean Ondarroan atxilotu zituzten ETAko ustezko kideak Ertzaintzak torturatu egin zituela salatu zuten haiek abokatuek eta horregatik jarriko die kereila Herrizaingo sailburuak.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak kereila kriminala jarriko du bihar Ondarroan ETAko kide izatea leporatuta atxilotu zituzten lagunen abokatuek Ertzaintzari tortura delituak leporatu ondoren.Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak aurreratu du albistea. PPk legez besteko proposamena jarri du kereila kriminal horren inguruan.
ETAren kontra Ondarroan egin zuten polizia operazioan atxilotutakoen abokatuek otsailaren 8an emandako prentsaurreko batean salatu zutenenez, Ertzaintzak atxilotuak torturatu zituen. Era berean, inkomunikazio aldia “behingoz” amaitzeko beharra aldarrikatu zuten eta atxilotuak komisarian egon zirenean beharrezko protokoloak ez zirela bete kritikatu.
Eusko Legebiltzarrean PSEk, PPk eta UPyDk sinatutako transakzio-zuzenketa bat eztabaidatu dute, PPren proposamen baten harira. ETAko kideak atxilotzerakoan Ertzaintzari torturatzea leporatzen dietenei kereila kriminal bat jartzea proposatu zuen Alderdi Popularrak. Testuak, ziurrenik, aurrera egingo du alderdi sinatzaileen babesarekin.