Politika -

Epaia

Galdakaok toki ikusgai batean jarri beharko du Espainiako bandera

Espainiako bandera udaletxearen teilatuan zegoen eskegita. Epaiak dio begi-bistako toki batean egon behar duela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Galdakaoko Udalak Espainiako bandera begi-bistako toki batean jartzeko agindua.

Hala ere, Udalak aurkeztu zuen helegitearen zati bat onartu egin du eta, ondorioz, Espainiako bandera ez dute udaletxe barruan ere jarri beharko eta kosteak ez dituzte bere gain hartuko.

Prozesu judiziala Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak abiarazi zuen, bandera udaletxearen teilatuan zegoela jarrita salatuz eta horrek ikurren legea urratzen zuela esanez.

EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziak dio udaletxeko teilatua ez dela “tokirik ohikoena, ezta egokiena ere, bandera horrek sinbolizatzen dituen baloreei erantzuteko”.

Galdakaoko Udalaren defentsak gogora ekarri zuen Estatuko Abokatuak aurkeztutako errekurtsoan Espainiako bandera udaletxearen kanpoaldean jartzeko agindua ematen zela, baina ez zela lekua zehazten. EAEko Auzitegi Nagusiak argudio hori bere egin du ebazpena ematerakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Galdakao albisteak Albisteak