Politika -
Bat-egitea
Podemos eta Equo, EAEko bozetan elkarrekin aurkezteko prest
Albak gogorarazi du "esperientzia aberasgarria" izan zela hauteskunde orokorretan elkarrekin aurkezteko egin zuten lana.
agentziak | erredakzioa
Podemos Euskadi eta Equo datozen EAEko hauteskundeetan (ustez urrian izango dira) elkarrekin aurkezteko prest agertu dira.
Bi alderdietako ordezkariek bilera egin dute gaur Gasteizen, Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusiak eta Monica Monteagudo Equoren EAEko bozeramaileak, hain zuzen ere, Pablo Iglesias buru duen alderdiak abiatutako bilera-sortaren baitan.
Bileraren ostean, Albak gogorarazi du "esperientzia aberasgarria" izan zela hauteskunde orokorretan elkarrekin aurkezteko egin zuten lana, eta hainbat udaletan izaten ari diren lankidetza.
Albak esan du Podemos eta Equo "guztiz" prest daudela "bide horretan jarraitzeko datozen hauteskundeei begira", aldebiko harremanarekin "oso gustura" daudelako.
Dena dela, azpimarratu du hartzen duten erabakia hartzen dutela, militanteek berretsi beharko dutela.
Podemos Euskadiren idazkari nagusiak jakinarazi duenez, bihar Ezker Anitzarekin dute bilera, "IUrekin Estatu mailan ituna egiteko prozesua irekita dagoenean".