Politika -

ZUBIETAKO PLANTA

Erraustegiaren aurka bat egin du oposizioak Gipuzkoan

EH Bilduk, Ezker Anitzak, Podemosek eta Equok akordioa izenpetu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauste-plantaren aurka egiteko.

Zubietako erraustegia eraikitzeko obrak.
Zubietako erraustegia eraikitzeko obrak.
Gipuzkoan erraustegia egin ez dadin, oposizioa batuta

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Gipuzkoak ez du  erraustegirik behar'. Hori  diote EH Bilduk, Ezker Anitzak, Podemosek eta Equok. Lau taldeok konpromisoa izenpetu dute  hondakinak gutxitu, birziklapena eta berrerabilpena bultzatu eta soluzio berriak bilatze aldera, lan egiteko.

Ez dute uste Europako Batasunaren parametroen arabera, Gipuzkoan erraustegia egin ahal izango zenik. Gipuzkoako Aldundiaren diagnostikoa hondakinen inguruan, neurriz kanpokoa eta irreala dela uste dute, eta Markel Olano ahaldun nagusiaren lan-taldearen  jarrera salatu dute.

Ondorengo urteetan sortuko diren hondakinei buruzko diagnosi berria eta eguneratua eskatu dute. Erraustegia egin ez dadin, edozein bide aztertzeko prest daude eta ordezkaritza duten erakunde guztiekin egingo dute lan. Herri kontsulta eskatzea ere ez dute baztertzen.

Iban Asenjo (EH Bildu), Ione Cisneros (Podemos), Xabier Pombo (Ezker Anitza) eta Edurne Baranda (Equo) batzarkideek izenpetu dute akordioa, goizean, Donostian. Horien iritzian, oraindik dena ez dago erabakita, eta badira alternatibak, "erraustegi toxiko bat" egin aurretik.

Errauste planta-esleitzear dagoen arren, oposizioak uste du proiektua geldiarazi dezakeela, eta horretarako plan bat adostu dute.

Kontsumo ereduaren aldaketa

Izenpetutako akordioak, besteak beste, kontsumo eredua aldatzeko premia jasotzen du, "zero zabor" sortzeko filosofia oinarrian jarrita. Elkarlanean lan egiteko konpromisoa hartu dute lau taldeok, birziklapena sustatu eta erraustegia geldiarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Albisteak Gipuzkoa Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Ingurumena Ezker Anitza azken ordukoa