Politika -

Hauteskunde orokorrak

Josep Borrell eta Margarita Robles 'berreskuratu' ditu Pedro Sanchezek

PSOEko idazkari nagusiak eskarmentu handiko sozialistak sartu ditu zerrendetan eta balizko Gobernu berriaren eraketan ere egongo lirateke.

Josep Borrell eta Margarita Robles. EFE
Josep Borrell eta Margarita Robles. EFE
Josep Borrell eta Margarita Robles. EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Josep Borrell ministro ohia eta Margarita Robles epailea fitxatu ditu, ekainaren 26ko hauteskunde orokorrei begira.

Hain zuzen ere, Auzitegi Goreneko epailea bigarrena izango da Madrilgo zerrendan, eta ministro ohia aholkulari kanpainan, ondoren balizko "aldaketa gobernuko kide" izan dadin.

Agintera heltzekotan, bere gobernua nortzuek osatuko luketen igandean jakinaraziko du hautagai sozialistak, Bartzelonan egitekoa den ekitaldi batean.

Nolanahi ere, El Mundu egunkariak hainbat izen publikatu ditu gaurko alean, hala nola Borrell bera, Atzerri ministro kargurako; Angel Gabilondo irakaslea, Hezkuntza ministeriorako; eta Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, Osasun ministrorako.

Borrell eta Robles fitxatuta, argi geratu da Pedro Sanchezen apustua buruzagi sozialista beteranoak berreskuratzea dela, biak Felipe Gonzalez presidente ohiaren Gobernuan aritu baitziren; lehena, Herri Lan, Garraio eta Ingurumen ministro gisa, eta, bigarrena, Barne Ministerioko Estatu idazkari karguan.

Abenduaren 20ko hauteskundeetarako zerrendetan, hautagai sozialistaren estrategia bestelakoa izan zen, independenteak eta beste alderdietako ordezkariak fitxatu baitzituzten, Irene Lozano UPyDko buruzagi ohia eta Zainda Cantera militarra, kasu. Fitxaje horiek, baina, ez zuten harrera ona izan alderdiaren barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Sozialista Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Pedro Sánchez albisteak