Politika -
Erabakia
Gaztela-Mantxak bertan behera utziko du Estatutuaren erreforma
PSOEren diputatuek erreforma erretiratzearen alde bozkatu dute Gaztela-Mantxako Gorteetan. PPk, berriz, aurkako botoa eman du.
Erredakzioa
Gaztela-Mantxak bere Estatutuaren erreforma bertan behera uzteko eskatuko die Madrilgo Gorteei, gaur hartutako erabakiaren ondoren. PSOEren diputatuek erreforma erretiratzearen alde bozkatu dute Gaztela-Mantxako Gorteetan. PPk, berriz, aurkako botoa eman du.
Desadostasunaren oinarrian urari buruzko borroka dago. Tajo ibaitik Valentzia eta Murtziara bidaltzen den ur kopurua mugatzen du Estatutu berriaren proposamenak, eta Madrilen, PPk kontra bozkatu du. Gaztela-Mantxa "amarrukeriaz saldu izana" leporatu dio Maria Dolores de Cospedal PPko ordezkariari Jose Maria Barreda presidenteak.
Estatutuaren erreforma 2007ko urtarrilean onartu zuten PPk eta PSOEk Gaztela-Mantxan.