Politika -
Kale-indarkeria
Ertzaintzak hiru etxebizitza miatu ditu Bilbon
Miaketak Alameda San Mamesen eta Bailen eta Zabalbide kaleetan egin dituzte. Alberto Marin Etxeberria iragan astean atxilotu zuten eta miaketek atxiloketarekin erlazioa dute.
Erredakzioa
Bilboko hiru etxebizitza miatu ditu Ertzaintzak gaur, Alberto Marin Etxebarriaren atxiloketarekin erlazionatuta. Marin iragan astean atxilotu zuten, 2009an banketxe baten aurkako kale-erasoan parte hartzea egotzita. Ordutik atxilotua espetxean dago.
Miaketak Alameda San Mamesen eta Bailen (atxilotua bertan bizi zen) eta Zabalbide kaleetan egin dituzte, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Alameda San Mameseko 28. zenbakiko bosgarren solairuan dagoen etxebizitza bat miatu dute agenteek. Ertzaintzak bi kutxa atera ditu bertatik.
Bailen kalean beste etxebizitza bat miatu dute, nahiz eta iragan astetik miatuta izan. Horrez gain, ertzainek Zabalbide kaleko beste etxebizitza bat miatu dute.
Alberto Marin apirilaren 20an, goizaldean, atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalak agindutako operazio batean. Atxiloketaren ostean agenteek Bailen kaleko etxebizitza bat miatu zuten, eta baita Alde Zaharreko beste bat ere.