Politika -

Bakerako Hezkuntza Plana

Sindikatu abertzaleek "hezkuntza inposizioari" erantzungo diote

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek erabateko "desadostasuna eta kezka sakona" azaldu dute, Jaurlaritzaren Hezkuntza politikaren aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Jaurlaritzaren "hezkuntza inposizioari" erantzun egingo diotela iragarri dute gaur, hiru esparru ezberdinetan: curriculum dekretu berria, Eusko Jaurlaritzaren Bakerako Hezkuntza Plana eta euskara.

Donostian egin duten prentsaurrekoan, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek erabateko "desadostasuna eta kezka sakona" azaldu dute, Jaurlaritzaren Hezkuntza politikaren aurrean.

Zentzu honetan, Jaurlaritzari eta PPri, hezkuntzaren "erabilera alderdikoia" egotzi diote, Hezkuntza Plana egiterakoan ez dituztelako "hezkuntza irizpideak erabili". "Guzti honen atzean PSE-PP itunaren proiektua dago", gaineratu dute.

"Erabaki hauek, guztiak, hezkuntza munduari ezarritako inposizio hutsak izan dira", esan dute.

Eusko Jaurlaritza euskara, euskal kultura eta "Euskal Herriaren nazionatasuna lausotzen ahalegintzen" ari dela azpimarratu dute, "gatazka politikoa eta honen biktimak helburu partidistekin erabiltzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea