Politika -
Bilera Legebiltzarrean
Autogobernuari buruzko proposamena aurkeztu dio EAJk Ahal Duguri
Nagua Albaren esanetan 'ezinbestekoa' da estatus berriak eskubide sozialak, herritartasuna eta inklusioa jasotzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak gaur iragarri duenez, haren alderdiak Euskadiko Ahal Dugu aintzat hartuko du euskal autogobernua berritzeko bilerak egiterakoan, nahiz eta alderdi moreak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzarik ez izan. EAJk Ahal Dugurekin gutxieneko akordiorako aukera ikusten du.
EAJko presidentea Nagua Alba Euskadiko Ahal Duguko idazkaria nagusiarekin elkartu da gaur Eusko Legebiltzarrean eta euskal autogobernua berritzeko oinarriak aurkeztu dizkio.
Ahal Duguk autogobernuaren inguruan zuen jarrera ez zuela ezagutzen aitortu du Ortuzarrek, baina bileraren ostean baikor mintzatu da eta hitz egiten jarraitzeko adina konplizitate badagoela ondorioztatu du.
Alderdi moreak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzarik ez baldin badu ere, EAJk Gasteizko Ganbaran dauden eta autogobernuaren lantaldean parte hartzen duten gainerako alderdiekin bezalako harremana izan nahi du Ahal Dugurekin.
Bestalde, Nagua Alba Euskadiko Ahal Duguko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, 'ezinbestekoa' da estatus berriak eskubide sozialak, herritartasuna eta inklusioa jasotzea.
Kontzertu ekonomikoaz eta kupoaz galdetuta, biak mantentzearen alde mintzatu da eta kupoa berritu beharra dagoela azpimarratu du, beti ere, "aldebikotasunean oinarrituta".