Politika -

Gürtel auziko entzuteengatik

Garzonek maiatzaren 10ean deklaratuko du Auzitegi Gorenean

Gainera, epaileak beste bi kereilari aurre egin beharko die, frankismoko krimenak ikertzeagatik eta New Yorkeko Unibertsitatean egon zenean ustez Banco Santanderretik jasotako diruagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epaileak Auzitegi Gorenean inputatu moduan deklaratu beharko du, prebarikazioa eta intimitate bermearen kontrako delituak leporatuta, izan ere Gürtel auziko inputatuen eta abokatuen arteko elkarrizketak legez kanpo grabatzea agindu zuen. Ignacio Pelaezek, Jose Luis Ulibarriren abokatuak, aurkeztu du kereila eta Alberto Jorge Barreirok bideratzen du. Garzonek maiatzaren 10ean deklaratuko du, Barreiro epaileak aginduta.

Gainera, epaileak beste bi kereileri aurre egin beharko die, frankismoko krimenak ikertzeagatik eta New Yorkeko Unibertsitatean egon zenean ustez Banco Santanderretik jasotako diruagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea