Politika -

Nafarroako Parlamentua

ETB emateagatik irekitako espedientea erretiratzeko eskatu dute

Horrez gain, Foru Parlamentuak araudi berri bat sortzea proposatu du, "ETBren kanal guztiak Nafarroan ikustea legezkoa izan dadin".

ETBren errepikagailu bat Nafarroan. Argazkia: EFE
ETBren errepikagailu bat Nafarroan. Argazkia: EFE
ETBren errepikagailu bat Nafarroan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETBren seinalea Nafarroan zabaltzeagatik irekitako espediente-zigortzailea erretiratzeko eskatu dio Foru Parlamentuak Espainiako Gobernuari.

Mozioa Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Foru Gobernuko lau taldeen botoekin onartu dute. UPNk eta PPNk adierazpenaren punturen bat babestu dute, baina ez osoa. PSN abstenitu egin da puntu batzuetan eta besteetan aldeko botoa eman du.

Adierazpenaren lehen puntuan, Industria Ministerioak hartutako erabakia errefusatzen da eta Espainiako Gobernuari espediente-zigortzailea atzera botatzeko eskatzen zaio. Era berean, zigilatutako instalazioak berriro irekitzeko exijitzen dute.

Bigarren puntua Nafarroako Gobernuari zuzenduta dago. Araudi berri bat sortzeko galdegiten dio, ETBko kanal guztien seinaleak “Nafarroan hartzea eta zabaltzea legezkoa izan dadin”.

Araudi berria prestatu bitartean eta ETBren seinalea ahalik eta azkarren berriro jasotzeko asmoz,  “eskura dituen bitarteko teknikoak erabiltzeko” eskatzen dio Foru Gobernuari.

Carlos Couso Ahal Duguren Parlamentuko bozeramaileak azpimarratu du “zentsura” kasu argi baten aurrean aurkitzen garela eta hori “onartezina” dela “XXI. mendeko demokrazian”.

UPNk Juan Luis Sanchez de Munianek, berriz, Nafarroan ETBren seinalea etenda, “legea bete” dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua