Politika -
Desagertuta
Rajoyk ardurak eskatu ditu De Juanaren desagerpenagatik
PPren presidenteak ETAko preso ohiarekin zer gertatu den ikertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPren presidenteak Iñaki de Juana Chaosekin zer gertatu den ikertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari eta ardurak eska ditzala exijitu dio, preso ohiaren desagerpena dela eta.
Hala adierazi du popularren buruzagiak probintzietako PPren buruzagiekin Zaragozan egin duten bileraren ostean.
Rajoyk azpimarratu du PPk beti babestuko duela Espainiako Gobernua terrorismoaren kontrako borrokan, ETArekin negoziatzen ez badute behintzat, baina De Juanarekin gertatzen ari dena "kezka handiz" hartu dutela adierazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea