Politika -

Auzitegi Nazionala

Iñaki Graciaren askatzearen aurka helegitea aurkeztu du Fiskaltzak

Horrez gain, helegitearen inguruko erabaki bat hartu artean, ETAko buruzagi ohia "une oro" zaintzapean izatea eskatu du Fiskalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gracia ETAko presoaren askatzearen kontra helegitea aurkeztu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Gainera, errekurtsoari buruz erabaki bat hartu artean, preso ohia "une oro" zaintzapean izatea eskatu du.

Fiskaltzaren aburuz, Frantziak estradizio prozesuan "akats" bat egin zuen eta hori "konpondu" bitartean auzia baliogabe utzi behar dela iritzi dio.

Frantziak 2008an utzi zuen Iñaki Gracia Espainiako Justiziaren esku, baina "talde armatuko kide" izatea bakarrik leporatuta. Akusazio horren pean zortzi urteko kartzela-zigorra bete zuen Frantzian eta, ondorioz, Iñaki Gracia ezin izan dute Espainian epaitu Erregearen kontrako atentatu saiakeran parte hartzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea