Politika -

Andaluzia

Chaves eta Griñan auzipetu dituzte prebarikazioa leporatuta

Auzipetzearen aurrean, Andaluziako presidente ohiek baja eman dute PSOEn euren borondatez.

Manuel Chaves Andaluziako presidente ohia. Argazkia: Efe
Manuel Chaves Andaluziako presidente ohia.
Chaves eta Griñan epaitu egingo dituzte

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak auzipetu egin ditu Manuel Chaves eta Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohiak eta sei kontseilari ohi, Andaluziako Gobernuak enpresei emandako laguntzetan egindako iruzurrarekin lotuta.

Alvaro Martin Sevillako Instrukzio Auzitegiko epaile laguntzaileak uste du presidente ohi sozialistek administrazio prebarikazioa egin zutela, baina delitu horrek ez dakar kartzela-zigorrik. Hala ere, Griñani diru publikoa bidegabe erabiltzea ere egozten dio.

Ikerketaren lehenengo zati honetan, epaileak auzipetu gabe utzi ditu hasiera batean akusatuta egon ziren 24 goi kargudun ohi, tartean Antonio Avila, Martin Soler eta Manuel Recio kontseilari ohiak, eta Braulio Medel Unicajaren presidentea.

Baja eman dute PSOEn euren borondatez

Auzipetze horren aurrean, Andaluziako presidente ohiek baja eman dute PSOEn euren borondatez.

Chavesek eta Griñanek PSOEren kode etikoa betez hartu dute erabakia, alderdikideek militantzia utzi behar dutelako ustelkeriarekin lotutako auzietan ahozko epaiketa irekitzen dietenean.

Bi presidente ohiek uko egin zieten diputatu eta senatari karguei, hurrenez hurren, iazko ekainean, Auzitegi Gorenak auzipetu ostean, baina alderdia ez zuten utzi.

Kode etikoaren arabera, alderditik kanporatuko dituzte ebazpen irmo batean zigortuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Politika albisteak Ustelkeria politikoa gaur Gaurko azken orduko albistea