Politika -

EUROKOPA 2016

Kontrolak areagotuko ditu Frantziak Biriatuko mugan, Eurokopa dela eta

Bestalde, Hendaia eta Irun lotzen dituen etorbideko oinezkoen zubia itxita egongo da gaurtik uztailaren 11ra arte.

Polizia kontrola Biriatun, Parisko atentatuaren ondoren. Artxiboko irudia. EFE.
Polizia kontrola Biriatun, Parisko atentatuaren ondoren. Artxiboko irudia. EFE.
Frantzian sartzeko kontrolak areagotu egin dira

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak areagotu egin ditu polizia-kontrolak Biriatuko mugan, datorren ostiralean Parisen abiatzekoa den Eurokopa 2016 futbol txapelketa dela eta.

Frantziako Gobernuak azaldu duenez, atentatu terroristak ekiditeko indartu dituzte kontrolak. 2015eko azaroan atentatu olde batek astindu zuen Paris.

Iazko abenduan Klima Aldaketa aztertzeko Goi Bilera dela-eta hartutako neurri berberak ezarriko dira oraingoan ere.

Besteak beste, Hendaia eta Irun lotzen dituen etorbideko oinezkoen zubia itxita egongo da gaurtik uztailaren 11ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola bideoak Paris azken ordukoa Frantzia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euro 2024