Politika -

Punica Auzia

Granadosek Madrilgo PP legez kanpo finantzatu zuela uste du epaileak

Eloy Velasco epaileak Francisco Granados aske uzteko aukera baztertu du Punica kasuan duen inplikazioagatik

Francisco Granados, Madrilgo PPko idazkari ohia
Francisco Granados, Madrilgo PPko idazkari ohia
Francisco Granados, Madrilgo PPko idazkari ohia

agentziak |erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco, Entzutegi Nazionaleko epaileak, Francisco Granados, Madrilgo PPren idazkari ohiak, alderdi popularra legez kanpo finantzatu zuenaren “datu objektiboak” dituela esan du.

Magistratuak berriro errefusatu du Granadosek kartzelatik aske uzteko egin duen eskaria, izan ere, ustelkeria auziaren dokumentuetan agertzen denaren arabera, Granadosek justifikatu ezin daitezkeen ordainketa batzuk egin zizkion Madrilgo PPko gerente ohiari eta beraz, idazkari ohiaren "inplikazio maila handia da".

Sumarioan agertzen diren datuen arabera, Granadosek justifikatu ezin daitezkeen 1,4 milioi euroko ordainketak egin zizkion Beltrán Gutierrezi, Madrilgo PPko gerente ohiari.

Epailearen arabera, datu hauek Punica operazian atzemandako dokumentuetan azaltzen dira beraz, oraingoz kartzelan jarraituko du Granadosek.

Kartzelan jarraituko du

Velasco epaileak, PPko idazkari ohiak aurkeztutako argudio guztiak errefusatu ditu eta, berriz ere, kartzelan jarraitzeko agindua eman du, Granados aske utzi ezkero, justiziari traba egiteko arriskua egongo litzatekelako.

Fiskaltzak esandakoari jarraituz, epaileak uste du, Granados bere kargu publikoez baliatu zela obra publikoen adjudikazioak PPri dirua ematen zioten enpresariei emateko.

Besteak beste, 2006 eta 2011. urteen artean “Fondos Prisma”k finantzatutako adjudikazioen mahaiko presidentea izatera iritsi zen. Bost urte horietan 1.000 milioi euro kudeatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril gaur