Politika -
AKri aurre eginez
Artur Masek Estatutua babesteko "laguntza" eskatu dio EAJri
CIUko buruaren esanetan, "Estatutuaren auzia bukatzen denean, Konstituzioa interpretatzen dutenek jartzen dituzten mugen azken irudia izango dugu".
Erredakzioa
Artur Mas Convergoncia i Unio (CIU) alderdiko presidenteak "laguntza" eskatu dio EAJri Auzitegi Konstituzionalaren aurka abiatutako ildo "erasotzailean". Estatutuaren bost zirriborro atzera bota ditu AKak eta aurkako epairik ez ematea nahi du CIUk. Zentzu horretan, Masek baieztatu du "Estatutuaren auzia bukatzen denean, Konstituzioa interpretatzen dutenek jartzen dituzten mugen azken irudia izango" dutela eta "hortik aurrera, hausnarketa bat egin beharko dugu eta nazio aniztasuna aitortzen ez duen Estatuarekiko estrategia zehaztu", gaineratu du.
Beste alde batetik, une honetan "premiazkoa eta lehentasunezkoa" dena "ekonomia sendotzea" dela azpimarratu du Masek. Hori horrela, Zapateroren Gobernuarekin "konpromisorik ezta estimu berezirik ere" ez duen arren, "Kataluniaren interesekoak edo Estatua guztiarentzat onuragarriak diren gaietan" babesa eman diola adierazi du CIUko presidenteak.