Politika -

Epaiketa

Auzitegi Nazionala Eneko Gogeaskoetxea epaitzen ari da

Ertzainak “guztiz harrapatu eta hiltzeko”, Durangon bonba tranpa bat prestatzea egotzi dio fiskalak ETAko buruzagi ohiari. 26 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak.

Eneko Gogeaskoetxea ETAko buruzagi ohia Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Eneko Gogeaskoetxea ETAko buruzagi ohia Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Eneko Gogeaskoetxea ETAko buruzagi ohia Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzainak “guztiz harrapatu eta hiltzeko”, Durangon bonba tranpa bat prestatzea egotzita, Auzitegi Nazionala Eneko Gogeaskoetxea ETAko buruzagi ohia epaitzen ari da. Duela gutxi 92 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Bilboko Guggenheim Museoaren inaugurazio ekitaldian Juan Carlos erregea hiltzen saiatzeagatik.

Gogeaskoetxeari 26 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak. ETAko buruzagi ohia Cambridgen (Erresuma Batua) atxilotu zuten 2011ko uztailean, hilketa terrorista saiakera eta lehergaiak izatea leporatuta.

Fiskalaren arabera, Gogeaskoetxeak eta Kepa Arronategik Katu taldea osatzen zuten. Durangoko Antso Estegiz kaleko orube batean bonba tranpa bat jartzea erabaki zuten biek. “Molotov koktelak bakarrik ikusten ziren”, azaldu du Fiskaltzak.

Amua

Fiskalaren hitzetan, Ertzaintzak “MLNVko kideak atxilotzeari uzteko eta elkarbizitza aztoratzeko” helburuarekin, lehergailua ezkutatu zuten ETAko bi kideek. Hiru kilo kloratita eta zartarazteko mekanismo bat zuen lehergailuak. Nylon pita zuen sistemak.

Biktimaren bat hariarekin estropezu eginda, “lehergailua zartarazteko zirkuitu elektrikoaren pintzak ixteko, kartoi mehea kenduko zukeen”.

Molotov koktelak “amu” bezala prestatu zituen Gogeaskoetxeak, ertzainak erakartzeko. Gaua izanik ez zuten lehergailua ikusiko, zabor eta harri artean ezkutaturik zegoelako. “Molotov koktela indargabetzera joango zen ertzainen bat guztiz harrapatu eta hil nahi zuten”, azaldu du fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Ertzaintzaren albisteak ETA albisteak