Politika -

716. urteurrena

Bilboren 716. urteurrena ospatu dute hiriko bandera igoz

Ekitaldia, eguerdian egin dute Erkoreka plazan eta udaletik, aste osoan izango diren urteurrenaren ekitaldietan, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute.

Bilboko Bandera igotzen. Argazkia: @juanmariaburto
Bilboko Bandera igotzen @juanmariaburto
Bilboko Bandera igotzen. Argazkia: @juanmariaburto

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok eta  Udalbatzak Bilboko bandera igo dute, hiriburuaren 716. urteurrena ospatzeko.

Ekitaldi instituzionala eguerdian egin dute Erkoreka Plazan, eta udaletik, aste osoan urteurrenaren harira izango diren ekitaldietan, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute.

Arratsaldean, 19:00etan, txistularien kontzertua izango da Arriaga antzokiko sarreran.

Urteurrenaren harira, astelehen honetan hasi dira ospakizunak egiten eta igandera arte hainbat ekitaldi izango dira, tartean, bilbotarrentzat hain berezia den Gau Zuria.

Hilaren 15ean, 16an eta 17an doako bisita gidatuak antolatu dituzte Udaletxean.

Igandean, hilak 19, hiriaren sortzailearen omenez lore eskaintza herritarra egingo dute Plaza Biribilean.

EH Bilduk, Udalberrik eta eta Goazen Bilbaok ez dute igandeko agintarien aurkezpen-paseoan parte hartuko, beraien iritziz, hiritarrak izan beharko liratekeelako benetako protagonistak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Berriak Politika Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Juan Maria Aburto Gaurko azken orduko albistea