Politika -

Torturak salatu zituen

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du De Prada bi auzitatik kentzea

Apirilaren 14an, Espainian torturatu egin dela, eta susmo kasuetan auzitegiek ez dutela ikertu nahi izan salatu zuen De Prada epaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoaren osoko bilkurak errefusatu egin du Jose Ricardo de Prada epailea bi auzitatik kentzea. Auzi horietako bat EHAK-ANVrena da, eta, bestea, Miguel Ruiz de Langarica UPNko zinegotzi ohiaren hilketa saiakerarena.

Langaricaren auzian, bozketan parte hartu duten 17 epaileek aho batez erabaki dute De Pradaren aurkako errekusazioa ez onartzea, epaimahaiak dagoeneko eman baitu epaia (absolbitu egin du Jorge Olaiz).

EHAK-ANVren auzian, aldiz, bederatzik epailearen alde egin dute, eta zortzik, aurka.

Fiskaltzak De Prada auzi horietatik kentzea eskatu zuen.

Apirilaren 14an, epaileak parte hartu zuen Tolosako (Gipuzkoa) Udalak antolatutako hitzaldi batean, eta, bertan, salatu egin zuen Espainian torturatu egin dela, eta susmo kasuetan auzitegiek ez dutela ikertu nahi izan.

Hori horrela, AVTk, Dignidad y Justicia elkarteak eta Ruiz de Langarica zinegotzi ohiak berak epailea errefusatzea eskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Presoak ETA gaur Gaurko azken ordukoa