Politika -

Torturari buruzko adierazpenak

De Prada epailearen aurkako salaketa artxibatu du CGPJk

Magistratuak torturaren inguruko hitzak “gogoeta oso pertsonal eta konkretu” baten markoan egin zituela azaldu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak.

Auzitegi Nazionala. Artxiboko irudia: EiTB
Auzitegi Nazionala. Artxiboko irudia: EiTB
Auzitegi Nazionala. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Jose Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka aurkeztutako salaketa artxibatu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ). Magistratuak torturaren susmoak zabaldu zituen adierazpen batzuetan, eta AVTk auzitara eraman zuen.

De Pradak Tolosan (Gipuzkoa) egin zituen adierazpenak. Torturaren susmoek batzuetan erantzun judizial egokia ez dutela izan esan zuen epaileak bertan.

Halaber, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia torturak egoki ez ikertzeagatik sei aldiz zigortu duela gogorarazi zuen magistratuak. AVTk salaketa aurkeztu zuen, baina CGPJk espedienterik ez zabaltzea erabaki du.

Tolosako ekitaldia apirilaren 14an egin zuten. De Prada epailearen adierazpenak osorik entzunda, diziplina gaitzespena egiterik ez dagoela azaldu du CGPJk agiri batean.

“Gogoeta oso pertsonala eta konkretua”

Magistratuak “gogoeta oso pertsonal eta konkretu” baten markoan torturaren inguruan egin zituen hitzak kritika “oso pertsonala eta konkretua” azalduz egin zituela erantsi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak.

Hala, “gizarte zibileko herritar gisa eman zuen iritzia”, CGPJren ebazpenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak