Politika -

Bakea eta bizikidetza

Jaurlaritza: 'Poliziaren biktimak aitortzea bidezkoa eta legala da'

Bestalde, Jonan Fernandezek onartu du torturak jasan dituzten pertsonek "asistentzia eta erantzun handiagoa" behar izan zutela eta prebentzio neurriak "lehenago" hartu behar izan zituztela.

Jonan Fernandez. Argazkia: EFE
Jonan Fernandez. Argazkia: EFE
Polizaren biktimen Lege asmoak berme juridiko guztiak ditu

0:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkariak esan du Poliziaren biktimak aitortzea “bidezkoa eta legezkoa” dela, eta, ondorioz, Espainiako Gobernuak Jaurlaritzarekin bide horretan lagundu beharko lukeela, “oztopoak jarri beharrean”.

Hala erantzun dio Jonan Fernandezek atzo Barne Ministerioak zabaldutako txostenari. Eusko Jaurlaritzak 1978tik 1999ra bitartean izandako legez kanpoko errepresioaren biktimak aitortzeko legeak Konstituzioa urratzen duela dio Barne Ministerioak. Jaurlaritzaren lege berria uztailean onartuko dute Legebiltzarrean, EAJren eta EH Bilduren babesa ziurtatuta daukalako.

Jonan Fernandezek onartu duenez, “biktimak aintzat hartzeko prozesu guztiak berdinak, hemen eta munduan, eta prozesu horiek administratiboak izaten dira, ez penalak”.

Gainera, jasandako eskubide urraketari buruzko epaia egon edo ez, “biktimen aitorpena egin ahal da eta egin behar da”, azpimarratu du.

Estatuko, Europako nahiz nazioarteko araudi ezberdinetan horrela dagoela jasota erantsi du eta Europako Itunak, Nazio Batuen Erakundeak eta Espainiako araudiak berak indarkeriaren biktimen inguruan emandako ebazpen eta dekretu ezberdinak aipatu ditu adibide moduan.

Torturak

Bestalde, Jonan Fernandezek “autokritika” egin du eta aitortu du torturak jasan dituzten pertsonek “asistentzia eta erantzun handiagoa” behar izan zutela instituzioengandik nahiz eragile sozial, politiko eta mediatikoengandik.

Ildo horretan, torturaren biktimen aitortza eta tortura kasuak egotea ekiditeko prebentzio neurriak “lehenago” hartu behar izan zituztela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Polizia indarkeriari buruzko albisteak