Politika -

Auzitegi Nazionala

Udalbiltzak demokraziaren aberraziotzat jo du epaiketa

Udalbiltzako kideak "udaletan zeuden ordezkaro demokratikoa" zirela esan du Udalbiltzako bozeramaileak. Bere ustez, "sumarioa usteetan oinarrituta" dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu Udalbiltzako bozeramaileak uztailaren 15ean Auzitegi Nazionalean euren aurka hasiko den epaiketa "demokraziaren hutsegite bat da" eta lan egiten jarraitzeko asmoa dutela adierazi du.

"Udalbiltzaren kontrako sumarioa usteetan oinarrituta" besterik ez dagoela eta "gezur handi bat denez ezin dute frogarik aurkeztu" adierazi du Donostian egindako adierazpenetan prentsaurrekoan.

Horretaz gain, epaiketa hau "Egunkaria auziaren kopia" bat dela uste du Udalbiltzak. "Auziperatuta 22 laguna ETAko kideak garela diote, eta gezur handia baino ez da".

Ildo horretan, Udalbiltzako kideak "udaletan zeuden ordezkaro demokratikoa" zirela esan du.

Epaiketa

Auzi honetan, Udalbiltzako 22 kide auzipetu dituzte, batetik ETAko kideak izatea leporatuta, eta bestetik diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.

Baltasar Garzon epaileak hasi zuen Udalbiltzaren aurkako operazioa, 2003an. 13 lagun kartzelaratu zituen, eta Udalbiltzaren egoitzak ixtea erabaki zuen Garzonek.

Epaiketaren lehen zatia uztailaren 15,16, 22 eta 23an egingo dute. Udako oporren ondoren, iralean, eta bigarren zatiari ekingo diote (hilak 7, 8, 9, 14, 15 eta 16an), gaur Auzitegi Nazionalak iragarri duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea