Politika -

Ertzaintzaren Eguna

Patxi Lopez: "Ertzainak harro egoteko moduko poliziak dira"

Ekitaldiaren hasieran, 30 agente ingururi merituak aitortu dizkiete egindako ekintzengatik eta hil osteko dominak eman dizkiete lanean zeuden bitartean hil ziren agenteen senideei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak ertzainak "euskal gizartearen harrotasuna eta itxaropena" direla adierazi du Erandion ospatzen ari den lehenengo Ertzaintza Egunean, "herrialde honetako kaleetan zehar askatasuna konkistatzen ari den lantzaren punta direlako".

Ertzaintzak Erandion duen base nagusian egiten ari den ekitaldian, egun hau ospatzen den lehenengo aldia dela esan eta hurrengo urteetan ospatzen jarraitzeko asmoa duela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. "Herrialde hau seguruagoa eta zabalagoa izateko eta askatasun gehiago egoteko egin duzuen lana balioesteko eguna da gaur", esan du Patxi Lopezek.

Ekitaldiaren hasieran, 30 agente ingururi merituak aitortu dizkiete egindako ekintzengatik eta hil osteko dominak eman dizkiete lanean zeuden bitartean hil ziren agenteen senideei. Horretaz gain, erretiratu diren lehenengo ertzainak gogoratu dituzte.

Lehendakaria ertzainek pairatzen duten "totalitarioen jazarpenaz", "irainetaz eta erasoetaz", ere mintzatu da lehendakaria, horren ondorioz, "gauez zein egunez etengabeko alerta egoeran" egon behar direlako.

Ildo honetan, agenteek euren burua nanesteko izan behar dituzten neurriei dela eta, "Euskadiren askatasunaren borrokan, eta euren lanaz kontzientzia handia" duten poliziak dira.

"Ziur egon, Eusko Jaurlaritzaren babesa izango duzue, norbaitek bidegabez edo zekentasunez iraintzen badizuete, Gobernuak gure polizia defendatuko du eta bere esku dituen baliabide guztiekin defendatuko dizue", jakinarazi du Patxi Lopezek.

Agenteentzat agian "zailena" ertzainak direla "disimulatu" behar izatea dela esan du lehendakariak.

Ekitaldi ofizialez gain, txaku-unitateek ikuskizun bat eskaini dute eta Ertzaintzak lanean erabiltzen duen materiala ikusgai egon da erakusketa batean.

Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko ordezkariak, Javier Balza Herrizaingo sailburu ohia, PSE-EE eta PPko agintariak eta Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko, Foruzaingoko eta Frantziako eta Kataluniako poliziak bertaratu dira ekitaldira.

Desadostasuna

Dena den, ekitaldian ez da ELA, Esan edo CCOO bezalako sindikatuen ordezkaririk egon, Departamentuak egindako hainbat proposamenekin bat ez datorrelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea