Politika -

Auzitegi Nazionala

Pertsona bat atxilotu dute Bilbon presoen argazkiak ez kentzeagatik

Terrorismoa goraipatzea egotzi diote, Alde Zaharreko herriko tabernan presoen argazkiak erakusteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, Auzitegi Nazionalak aginduta, Errondako kalean dagoen ''herriko taberna''n presoen argazkiak ez kentzeagatik, terrorismoaren aurkako borrokako iturriek jakitera eman dutenez.

Ismael Moreno Auzitegi Nagusiko epailearen aurrean deklaratzeko atxilotu dute. Terrorismoa goraipatzea egotzi diote, Bilboko Alde Zaharreko herriko tabernan presoen argazkiak erakusteagatik.

Atzemandakoa lokaleko arduraduna da. Auzipetu gisa tabernako zerbitzaria eta ordezkari legala galdekatu nahi zituen magistratuak, ondorioz, atxiloketa gehiago izan daitezke.

Dignidad y Justicia elkarteak eskatu ostean erabakia hartu du epaileak. 2009ko irailean Irrintzia Kultur Elkartearen kontra kereila aurkeztu zuen Dignidad y Justiciak, tabernan 39 presoren argazkiak erakustea egotzita. Gainera, Ertzaintzak argazkiak kendu ostean berriz jartzea leporatzen die elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea