Politika -

Hilabete bat baino lehen

Garzonen ordezkoa izendatzea eskatu du Auzitegi Nazionalak

CGPJri hamar eguneko epea eman dio Auzitegi Nazionalak lehiaketa argitaratzeko. Horrela, interesa duten magistratuek euren hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Baltasar Garzon

Horrela azaldu dute Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidenteak eta Luis Marti Contreras auzitegiko Gobernu idazkariak prentsaurrekoan. Instrukzioko Epaitegi Zentralaren 5 zenbakia hartuko du Garzonen ordezkoak, baina "aldi baterako erabateko arduraldia" izango du.

Erabakia aho batez hartu du Auzitegi Nazionaleko Gobernu organoak. CGPJri hamar eguneko epea eman dio Auzitegi Nazionalak lehiaketa argitaratzeko, eta Espainia osoko auzitegi nagusiei horren berri emateko. Horrela, interesa duten magistratuek euren hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte. Datozen zazpi hilabeteetan Nazioarteko Zigor Auzitegian lan egingo du Garzonek, aholkulari gisa.

CGPJk izendatuko du, Auzitegi Nazionalaren Gobernu Salak egindako txosten bat aztertu ostean. Auzitegi Nazionalak "kriterio objektiboak erabiliko ditu" hautagaiak baloratzeko garaian.

Barneko ordezkoa baztertu dute

Garzonen lekua Auzitegi Nazionaleko beste epaile batek hartzea baztertu ostean hartu du erabakia Gobernu organoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea