Politika -

KATALUNIA

Bide orriarekin aurrera egingo duela iragarri du Generalitateak

Generalitateko presidenteak eta kontseilariek gaur jaso dute Auzitegi Konstituzionalaren ohartarazpena, joan den astean Parlamentean onartutako ebazpena baliogabetuta dagoela jakinarazteko.

Neus Munte, Generalitateko bozeramailea. EFE.
Neus Munte, Generalitateko bozeramailea. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi arren, uztailaren 27an Kataluniako Parlamentuak onartutako "deskonexio prozesua" abiatzeko ebazpenari eutsiko diotela eta bide orria jarraituko dutela iragarri du Neus Munte Generalitateko bozeramaileak.

"Bide orria jarraitzen ari gara, bide orri guztiz demokratikoa delako eta Parlamentuak onartutako ebazpenak betetzea delako gure ardura", esan du Muntek, Gobernu Batzordearen ondoren egin duen agerraldian.

Joan den urteko irailaren 27ko hauteskundeetan herritarrek "emandako agindua" beteko dutela hitz eman du.

Gaur goizean, bertan, bestalde, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta kontseilariek Auzitegi Konstituzionalaren ohartarazpena jaso dute, ebazpen independentista baliogabetuta dagoela jakinarazteko.

Meritxell Borras kontseilariak Twitter sare sozialean partekatu du jasotako ohartarazpena.

Katalanez eta gazteleraz idatzitako idatzian, kontseilariei eta presidenteari ohartarazten zaie ondorio penalak izan ditzaketela baldin eta Konstituzionalaren erabakia ez errespetatu eta baliogabetzea kontuan hartzen ez badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala