Politika -

hauteskunde autonomikoak

Sortu: 'Otegi lehendakarigai izango da; Estatuak ezin du hori ekidin'

'Hori horrela izango da, eta Estatuak ezin izango du ezer egin hori ekiditeko', esan du Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak Donostian emandako prentsaurrekoan.

Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramailea. EiTB
Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramailea. EiTB
EAJk eta Sortuk uztailean bildu zirela baieztatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk gaur baieztatu duenez, Arnaldo Otegi izango da EH Bilduren lehendakarigaia irailaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoei begira "eta Estatuak ezingo du hori ekidin".

"Hori horrela izango da, eta Estatuak ezin izango du ezer egin hori ekiditeko", esan du Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak Donostian emandako prentsaurrekoan.

Agerraldi horretan Rodriguezek azaldu du Donostiako Aste Nagusia dela-eta urtero egiten duten manifestazioa abuztuaren 13an egingo dutela, "Sortu Euskal Errepublika. Gora Herria!", lelopean.

Horren ostean, Sortuko ordezkariak Fiskaltzari eta Estatuaren Abokatutzari leporatu die "azpijoko juridiko berriak" sortzen ari direla Arnaldo Otegi hauteskunde-kanpainatik at uzteko asmoz. Otegi EH Bilduren hautagaia da “oinarriek hala erabaki dutelako”, gaineratu du.

Bere aburuz, Espainiako Estatua “demokratikoa izatetik oso urruti dago”, helburu horrekin legeak bihurritzen saiatzen ari den heinean.

"Subiranotasun-prozesu bat ahalik eta azkarren abiatuta, orduan eta lehenago eskuratu ahal izango dugu Estatu propio, duin eta zuzen bat", nabarmendu du Rodriguezek.

Rodriguez ezker abertzalea birsortzeko ardura duten agintarietako bat da, eta, berak onartu duenez, dagoeneko izan dute EAJrekin bilera bat "harreman formalak ezartzeko", beste alderdi batzuekin egin duten era berean. Ez ditu horien izenak argitara eman, ez egiteko eskatu baitiete eta "Sortuk euren nahia errespetatu du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika EAJ-PNV Sorturen azken albisteak EAEko hauteskundeak 2024 EH Bildu Bizkaia Albisteak