Politika -

29. urteurrena

Gasteizek omenaldia egin die ETAk duela 29 urte hildako bi poliziari

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartu dute omenaldian, eta Antonio Ligeroren eta Rafael Mucientesen alargunek Udalak antolatutako omenaldia eskertu dute.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak omenaldia egin die ETAk 1987ko abuztuaren 6an Antonio Ligero Hec eta Rafael Mucientes Sanz poliziei. Armentia gainean, bonba autoz egindako atentatu batean hil zituzten.

Hildako polizien senideek eta Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartu dute omenaldian, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea buru zela.

Nelly Oñate Rafael Municientesen alargunak eta Francisca Bonillo Antonio Ligeroren alargunak Gasteizko Udalak antolatutako omenaldia eskertu dute.

Bonillok azaldu duenez, hilketak eragindako "min eta etsipen" oroitzapenak berpiztu egiten dira egun hauetan. Hala ere, ziurtatu du ez duela gertatukoagatik gorrotorik sentitzen, eta "gorrotorik gabeko, gizarte justu eta demokratikoa" lortzeko lan egiteko beharra defendatu du.

Nelly Oñatek, berriz, eskerrak eman ditu haren senarraren omenez antolatutako omenaldi "zintzoa"gatik.

Bestalde, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak "gertutasuna eta maitasuna" helarazi dizkie bi polizien senideei. Gainera, gaurko omenaldiak Mucientes eta Ligero polizien memoria gordetzeko eta horien hilketa "bidegabea eta krudela" salatzeko balioko duenaren itxaropena agertu du Urtaranek. Ildo horretan, Gasteizko Udala "biktima guztien" alboan dagoela azpimarratu du.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Araba ETA gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa