Politika -

Hauteskundeetan parte hartzeko

Ezker abertzaleak ilegalizazioaren aurka daudenen babesa eskatu du

Sindikatuen, gizartearen eta politikaren alorrean "indar abertzaleen batasun" bat eratzeko prozesuan murgilduta dagoela aitortu du. Hala ere, ez du argitu EArekin akordioa egingo ote duten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak esan du bere "betebeharra" dela udal eta foru hauteskundeetan eta 2011ko Nafarroako hauteskundeetan izatea, eta Alderdien Legearen kontra daudela "esaten" duten alderdiei laguntza eskatu die hauteskundeetan parte hartu ahal izateko.

Gainera, sindikatuen, gizartearen eta politikaren alorrean "indar abertzaleen batasun" bat eratzeko prozesuan murgilduta dagoela aitortu du, baina baztertu egin du "mugimendu horiei buruz" sakonago hitz egitea, EArekin lor dezaketen balizko akordioari erreferentzia eginez.

Miren Legorburu, Fermin Irigoien, Marian Beitialarrangoitia, Xanti Llorente, Niko Moreno eta Esti Arriola ezker abertzalearen ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Donostian eta "Euskal Herrian aukera politiko guztiak hauteskundeetan egon behar dutela" azpimarratu dute.

Horren harira, Legorburuk esan du hauteskundeetan parte hartu ahal izateko "baldintzak betetzeko" lanean dihardutela, izan ere, "erakundeetara iritsi" nahi dute "aldaketa politikoa eta soziala gauzatzeko".

Hori horrela, uste du ezker abertzalearen "betebeharra" dela "hauteskundeetan egoteko ahaleginak" egitea, eta Alderdien Legearen "kontra daudela esaten duten alderdi guztiei, ezker abertzalea baldintza berean egon dadin lan egin dezatela" eskatu die.

EA

EAk ezker abertzalearekin lot dezakeen balizko akordioari buruz, "mugimendu horiekin ezin" dela "arin" ibili azpimarratu du, eta ez du ezer esan nahi izan "filtrazioei" buruz. "Ikusteko dago indar abertzaleen batasuna modu eraikitzailean egiten ote den eta aurrera eraman daitekeen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea