Politika -

Elkarrizketa ETBn

ETAren balizko su-etenarekin 'ez korapilatzeko' eskatu du Aresek

Herrizaingo sailburuak uste du ez litzatekeela nahikoa izango "iraganean zer egin duen badakigulako" eta "euskal gizartearen gehiengo zabal batek" ETAk "betiko" armak uztea espero duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ETAren balizko su-eten baten "espekulazioekin ez korapilatzeko" eskatu du eta ohartarazi du, gertatuko balitz, ez litzatekeela "nahikoa" izango, izan ere, "badakigu zer egin duen iraganean" su-etena eman duen bakoitzean.

ETB-2ren Egunon Euskadi saioari emandako elkarrizketa batean Aresek azpimarratu duenez, "euskal gizartearen gehiengo zabal batek" ETAk "betiko" armak uztea nahi du eta su-etenari buruzko "espekulazioek ETAren inguruari eta ETAri berari soilik interesatzen zaizkie".

Aresek halaxe erantzun du Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak ETAren balizko su-eten bati buruz egin dituen adierazpenen inguruan galdetu diotenean. Su-eten hori datozen asteetako batean iritsiko dela esan zuen Basagoitik, eta ezker abertzaleak hauteskundeetan izateko aukerak indartzeko helburua edukiko omen luke.

Horren harira, Herrizaingo sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak eta PSE-EEk ez dutela erakunde armatuaren "mezurik jaso", ez baitute "hartu-eman kanalik". "Ardura eta zuhurtzia eskatzen diet denei", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea