Politika -
Manifestazioa
Milaka pertsonak presoen amnistia aldarrikatu dute Bilbon
Martxan EH Bilduko hainbat ordezkari izan dira, Jasone Agirre eta Jone Goirizelaia, kasu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2.000-3.000 pertsonak manifestazioa egin dute gaur Bilbon, ETAko eta ezker abertzaleko presoen amnistia aldarrikatzeko.
EH Bilduko hainbat hautagai eta buruzagi izan dira martxa horretan, hala nola Jasone Agirre, Jone Goirizelaia, Julen Arzuaga, Laura Mintegi eta Tasio Erkizia.
Protesta Bilboko Aste Nagusiko egun handian egin dute, Gasteizko eta Donostiako jaietan ere egin bezala.
“Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera” leloa oinarri hartuta, manifestazioa Moyua plazan hasi da, eta udaletxean bukatu.
Bertan, Ohiana Garmendia eta Lier Aretxabaleta preso ohiek adierazpen bat irakurri dute, eta Kolonbiako bake-prozesua adibide gisa jarri dute. Gainera, presoen aurka “mendekuak” bultzatuta jokatzea egotzi die Espainiako eta Frantziako estatuei.
Bihar, larunbata, ezker abertzaleko disidenteek ere beste manifestazio bat egingo dute Bilbon.
Kasu horretan, Auzitegi Nazionalak martxa behatzea agindu du, baina ez du debekatu, biktimen elkarte batek eskatu bazuen ere.