Politika -
Ezker abertzalea
Rubalcaba: "Bozetan badaude ETA baztertu dutelako izango da"
Barne ministroak ironiaz erantzun dio Txelui Moreno Batasuneko bozeramaileari. Ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan egongo dela ziurtatu zuen hark atzo.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ironiaz erantzun dio ezker abertzaleari, atzo Txelui Moreno Batasuneko bozeramaileak hurrengo hauteskundeetan egongo direla ziurtatu eta gero.
"Horrek esan nahiko du ETArekin harremana hautsi edo indarkeria uzteko konbentzitu dutela", adierazi du ministroak.
Atzo, Txelui Morenok esan zuen gaur egungo egoera "egokia" dela hurrengo hauteskundeetan "aldaketa politikoa" gauzatzeko.
Rubalcabak Espainia txandakako presidente izanda Europar Batasunaren Barne ministroek egingo duten azken bilera hasi baino lehen egin ditu adierazpenok.
Bilera horretan, baliteke seniderik gabe EBn legez kanpo sartzen diren etorkin adingabeak babesteko plana adostea.