Politika -

Ezker abertzalea

Txelui Moreno: 'Ezker abertzalea datozen hauteskundeetan egongo da'

Bestalde, EAEko egoera ekonomikoa aztertu du Txelui Morenok eta enpresek foru-erkidegoan ezartzeko arrazoiak dituztela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea datorren hauteskundeetan izango dela esan du Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak. Ildo horretan, "2011ko hauteskundeetan indarren aldaketa Nafarroan lasaitasunez" eman daitekeela gaineratu du.

Morenok prentsaurrekoa eman du Iruñan Nafarroako egoera ekonomikoaz hitz egiteko, baina ez du atzoko Alfredo Perez Rublacaba Barne ministroaren adierazpenei buruz hitz egin.

Dena den, "egungo egoera oso lagungarria da aldaketa politikoa eta soziala lortzeko, baina horretarako bakoitzak bere harri-koskorra ekarri beharko du", esan du.

Foru-erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu du Morenok eta enpresek foru-erkidegoan ezartzeko arrazoiak dituztela azpimarratu du.

Ondarearen gaineko zergaren aitorpena bertan behera utzi izanak, 70 eta 75 milioi euroko galerak eragin ditu Nafarroan. Gainera, "2002 eta 2009 urteen artea Nafarroako soldatak gutxien hazi" direnak direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea