Politika -
Kartzela politika
Sarek presoen eskubideak lehenesteko eskatu die hautagaiei
Kolektiboak eskatu du aldarrikapen hori "lehentasunen agendan" egotea. Gainera, 'Salatzen dut' ekimena aurkeztu du.
agentziak | erredakzioa
Sare euskal presoen aldeko herritarren kolektiboak alderdi politikoei eta irailaren25erako lehendakarigaiei euskal presoen eskubideak defendatzeko eta aldarrikapena "lehentasunen agendan" sartzea eskatu die.
Kolektiboak 'Salatzen dut' ekimena aurkeztu du gaur Gasteizen, presoen eskubideen defentsaren mezua zabaltzeko.
Presoen sakabanaketa politikaren kontra borrokan "gizarte zibila aktibatzea" da ekimenaren helburua, herritarrek "mendeku" politika dela uste baitute.
Era berean, "salbuespenezko" kartzela legediaren aplikazioa bertan behera uztea du helburu, praktikan "ezkutuko bizi-arteko kartzela zigorra" delakoan.
Gainera, Sarek gaixorik larri dauden presoak kartzelatik ateratzea eskatu du, "legea aplika dezatela", alegia.