Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Madrazo: 'Ez dut nire burua alderdiaren sektoreetan ikusten'

Madrazok "esfortzu" bat egitea eskatu die bere alderdikideei, astelehenean EBko bi korronteek posturak elkartzeko xedez egingo duten bileran akordio bat lortu dezaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Madrazo Ezker Batuko presidente ohiak adierazi duenez, ez du bere burua "alderdiaren sektoreetan ikusten", horietako batek "nire abizena daraman arren".

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean esandakoaren arabera, "sinplifikazioa" da EBko bi korrontetatik bat bere jarraitzaileena dela eta bestea Mikel Arana gaur egungo koordinatzailearen jarraitzaileena dela esatea.

Bi sektoreen arteko liskarrak maiatzaren 21eko Kontseilu Politikoaren ondoren larriagotu zen, Madrazoren sektoreak bederatzi kide ordezkatu zituenean.

Madrazok "esfortzu" bat egitea eskatu die bere alderdikideei, astelehenean EBko bi korronteek posturak elkartzeko xedez egingo duten bileran akordio bat lortu dezaten.

EBko presidente ohiak adierazi duenez, ez da asteleheneko bileran egongo, "ez dudalako nire burua alderdiaren sektoreetan ikusten".

Asteleheneko bileran "arrazionaltasuna eta zentzutasuna" nagusi izatea espero du Madrazok. EBko presidentetza uzteak politika uztea ez duela esan nahi azaldu du Madrazok, bere uztez politika "bizitza osoa iraun behar duen konpromezua eta zaletasuna" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea