Politika -

Astearte honetan

De Guindosek Ekonomia Batzordean emango ditu Soria auziaren azalpenak

Agerraldia Ekonomia Batzordean eginda, Diputatuen Kongresuan azalpenak ematea saihestuko du jarduneko ministroak.

Luis de Guindos jardunean dagoen Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Luis de Guindos jardunean dagoen Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
De Guindosek Ekonomia Batzordean emango ditu Soria auziaren azalpenak

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos jardunean dagoen Espainiako Ekonomia ministroak Ekonomia Batzordean emango ditu 'Soria auzia'ri buruzko azalpenak, astearte honetan, 16:30ean, Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek agerraldia babestuta.

Jose Manuel Soria ministro ohia Munduko Bankuko zuzendari exekutibo izateko hautagai izendatu zuten. Hautagaitzak hautsak harrotu zituen, eta Soriak atzera egin behar izan zuen azkenean.

Ekonomia Batzordea arratsalde honetan osatu da Kongresuan, eta Mahaiak eta bozeramaileek begi onez ikusi dute De Guindosek hautagaitza horren inguruko azalpenak “ahalik eta azkarren” ematea.

Talde Sozialistaren ustez, De Guindosek Diputatuen Kongresuan eman beharko lituzke azalpenak, eta, ondorioz, gogor kritikatu du agerraldia Batzordean egitea erabaki izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua albisteak Ustelkeria politikoa gaur Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak