Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Egibar: 'PPk itxurak aldatu ditu, baina funtsean berbera da'

EAJren Gipuzkoako presidenteak esan du EAEko PPk Maria San Gilen garaiko "estrategia politiko berdina" duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak uste du Antonio Basagoitirekin PPk "itxurak" aldatu dituela baina "funtsean estrategia berbera" dutela egungo Alderdi Popularrak eta Maria San Gil presidente zenekoak.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Egibarrek adierazi duenez, Basagoitik eta Iñigo Urkullu EAJren presidenteak gaur egin duten bilera "testuinguru normal" batean kokatu behar da, iraganeko harremanak "ez zirelako zuzenak".

Haren esanetan, PPk "euskal politikan agertu nahi du" gaurko bilerarekin.

Egibarrek uste du Alderdi Populak Euskadirekiko eta EAJrekiko duen "ikuspuntua" ez dela "batere" aldatu, eta Basagoitirekin "funtsezko estrategia politikoa fintzen ari da, itxurak aldatuta".

Gipuzkoako EAJren buruak berretsi du popularrek eta sozialistek "helburu bera" dutela abertzaleak "zokoratzeko" eta "euskal hauteskunde-mapa kontrolatzeko", "atzera bueltarik ez duen" Estatu estrategia baten baitan, baina "hemengo gehiengo sozial eta politikoaren erantzuna izango dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea