Politika -
Frankismoaren biktimak
Teodoro Olarte omendu dute Araban, bere heriotzaren 80. urteurrenean
Ekitaldia Arabako Foru Aldundiaren aurrean dagoen 'In memoriam' oroigarriaren alboan egin dute, Gasteizen.
Arabako erakunde nagusiek Teodoro Olarte Aizpuru omendu dute gaur goizean Gasteizen, 80 urte bete baitira frankismoaren errepresioaren ondorioz hil zutela. 1931 eta 1936 urteen artean, Arabako Batzorde Kudeatzaile Probintzialeko presidentea izan zen Olarte. Frankismoaren gainerako biktimak ere gogoratu dituzte gaur.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaz gain, Batzar Nagusietako alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute omenaldian. Halaber, Gasteizko Udaleko zenbait zinegotzi eta hiritar batzuk ere han izan dira.
Olarterekin batera, Daniel Diaz de Arcaya, Antonio Diaz Moreno, Modesto Manuel Azcona, Serviliano Etcheverry, Primitivo Herrero, Casto Guzman, Guillermo Lopez Ozaeta eta Jose Placer ere erahil zituzten; Eduardo Lafuente, berriz, Bizkaiko gerra-tokian hil zen.
Batzorde Kudeatzaileko bost kidek (Julio Garcia, Juan Cruz Ruiz de Azua, Jose Maria Belausteguigoitia, Jose Castresana eta Jose Larreina) baino ez zuten erdietsi errepresio frankistari aurre egitea, kartzelara joan, atzerria ihes egin eta Ardura Politikoen Epaitegiaren isunak ordaindu ostean.