Politika -

Bizkaia

Presoei omenaldia egiteko aretoa utzi izana salatu du Uquijok

Andoni Gabiola ETAko kide ohiari omenaldia egiteko Lekeitioko Udalak udalbatzarretako aretoa utzi izana salatu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak.

Carlos Urquijo. EiTB
Carlos Urquijo. EiTB
Carlos Urquijo. EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain dela gutxi kartzelatik ateratako Andoni Gabiola 'Madril' komandoko kide ohiari omenaldia egiteko Lekeitioko Udalak udalbatzarretako aretoa utzi izana salatu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak, eta horren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea agindu du.

Ildo horretan, "terrorismoaren biktimentzako irain-orde ekitaldia berehala" antolatzeko eskatu dio Udalari.

Espainiako Gobernu ordezkaritzak azaldu duenez, "eremu publikoa erabiltzeko baimena ez ematea eta, hortaz, ekitaldia bera balio gabe uztea" eskatu du Urquijok.

"Ziur nago Lekeitioko herritar gehienak gaur lotsatuta daudela herrian ematen ari den zentzugabekeriarekin; burugabekeri hutsa da, moraltasun gabekoa eta alkateak onartuta terrorismoaren biktimei egindako iraina", esan du Urquijok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua albisteak ETA gaur Lekeitio Eguneko albisteak