Politika -
Memoria Historikoa
Angel Otaegiren familiak kereila kriminala jarri du
Frankismo garaian egindako hilketa ikertzea eta 41 urte geroago justizia egitea eskatzen du Otegiaren familiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Angel Otaegiren familiak kereila kriminala jarri du, haren heriotza ikertzeko eta justizia eskatzeko. ETAko kidea Jon Paredes 'Txiki'rekin batera fusilatu egin zuen erregimen frankistak, 1975ean.
Mikel Elortza familiaren abokatuak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak lagunduta, kereila kriminala jarri dute udalerri horretako epaitegian, Otaegi hil zutela 41 urte bete direnean.
Familiak kasua ikertzea, informazioa eskuratzea eta justizia egitea nahi du. Ildo horretan, kereila bizirik dauden kargu frankistei zuzenduta dago.
Mikel Elortza abokatuak aitortu du Espainiako Justiziak ez dituela horrelako kereilak onartzen, lehenengo edo bigarren instantzian atzera botatzen dituelako.
Gauzak horrela, bide judizialak Espainian aurrera egiten ez badu, frankismoko krimenak ikertzeko Argentinan irekita dagoen bideari helduko diotela iragarri du Elortzak.
Bestalde, datorren urriaren 1ean ekitaldi "xume" bat egingo dute Azpeitian, Angel Otaegiren oroimenez.
Horrez gain, Jon Paredes 'Txiki'ren familiak, bere ama buru zela, lagun askorekin eta zenbait politikariekin batera, esaterako, Arnaldo Otegi, omenaldia egin diote Zarauzko kanposantuan, hilobiaren ondoan.