Politika -

Legebiltzar berria

Itunak hizpide, bilera egingo dute Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk

Legegintzaldi honetarako dituen asmo nagusiak azalduko dizkio koalizio abertzaleak Elkarrekin Podemosi.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos gaur bildu dira Legebiltzarrean

0:34

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk bilera egingo dute gaur Eusko Legebiltzarrean, egungo egoera politikoa aztertzeko eta akordioa lortzeko aukeraren bat ote dagoen egiaztatzeko.

Bilera 11:30ean hasiko da, Eusko Legebiltzarreko Ponentzien aretoan, eta, ondoren, bilera amaitutakoan, agerraldia egingo dute kazetarien aurrean. Elkarrekin Podemosen izenean, Pili Zabala, Lander Martinez eta Cristina Macazaga Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako zerrendaburuak, Nagua Alba Euskadiko Ahal Duguren idazkari nagusia eta Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusia joango dira bilerara. EH Bildu, berriz, Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EH Bilduren zerrendaburuek, Arnaldo Otegik eta Iker Casanovak ordezkatuko dute bertan.

EH Bilduren ustez, badago aukerarik EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek hiruko gobernua osatzeko. Koalizio moreak, ordea, erabat baztertu du hori. Horretan ez datoz bat, baina legealdi honetan bi alderdiek zertan egin dezaketen bat aztertu nahi du EH Bilduk, eta horregatik deitu du bilera. Hitzorduan, koalizio abertzaleak datozen lau urteetarako dituen asmo nagusiak azalduko dizkio Elkarrekin Podemosi.

Elkarrekin Podemosen iritzian, Legebiltzarrean badago "bloke aurrerakoi bat" (EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek osatutakoa) eraikitzeko modurik. Aukera hori aztertzeaz gain, atzo iragarritako lehen hiru proposamenak jarriko ditu mahai gainean koalizioak: "ate birakariak", genero berdintasuna lantzeko batzorde bat eratzea Legebiltzarrean eta Lanbide erreformatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra argazkiak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Bizkaia Podemos Ahal Dugu Euskadi