Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
'Biktimen memoria' oroitzeko, azaroaren 10aren alde agertu da Lasa
Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak adierazi duenez, "biktimen omenaldi guztiak azaroaren 10era bideratu behar dira".
Erredakzioa
Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria Biktimen Omenezko Eguna azaroaren 10ean jartzearen alde agertu da eta esan du egun horretara bideratu behar direla "biktimen omenaldi guztiak".
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Lasak "biktimen memoria oroitzeko" data hori erabiltzearen aldeko apustua egin du.
Egun horretan atentatu hilgarririk ez dela izan gogorarazi du, izan ere, asmoa "denentzako eguna" izatea da, "pertsona jakin baten hilketan zentratu gabe".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea