Politika -

Memoriaren Eguna

PP ez beste alderdi guztiak izan dira Legebiltzarreko omenaldian

Alderdi Popularrak ETAren biktimak soilik omentzea nahi du eta hori dela eta, bere ekitaldi propioa antolatu du Eusko Legebiltzarrean.

Memoriaren Eguneko ekitaldia Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Eusko Legebiltzarra
Memoriaren Eguneko ekitaldia Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Eusko Legebiltzarra
PPk izan ezik, alderdi guztiek elkarrekin ospatu dute Memoriaren Eguna

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoriaren Egunaren harira, biktima guztien aldeko omenaldia egin dute Eusko Legebiltzarrean eta PP ez beste alderdi guztietako legebiltzarkideak izan dira ekitaldian.

Ekitaldia 10:30ean hasi da Legebiltzarraren kanpoaldean dagoen "Gauerdiko Iparrorratza" eskulturaren aurrean. EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko legebiltzarkideez gain, jarduneko lehendakari eta sailburuak ere bertan izan dira. PPk ekitaldian parte-hartzea ez erabaki du; izan ere, Alderdi Popularra ez dago ados biktima guztiak omentzearekin. ETAren biktimak soilik omendu nahi ditu eta, ondorioz, bere ekitaldi propioa egin du 11:30ean Eusko Legebiltzarrean.

Ekitaldia hasteko, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazpen instituzional bat irakurri du legebiltzarkide guztien izenean. Aipaturiko adierazpen instituzionala Eudelek onartutako eta Udalei proposatutako berbera da. "Adierazten dugu berriro inoiz ez dela gure artean indarkeriaren adierazpena eta terrorismoa emango ez eta justifikatuko ere. Giza eskubideak urratzen dituen edozein mehatxuk gure kontrakotasun irmoa izango duela. Euskadirentzako gure borondatea, bai orain eta bai etorkizunerako bide baketsu eta demokratikoak sakontzean datza, bizikidetza libre eta baketsurako eraikuntza formula bakar gisa", adierazi du Tejeriak.

Irakurketa amaituta, legebiltzarkideek lore eskaintza egin dute biktimen omenezko eskulturaren ondoan, alboan su-ontzia piztuta zegoela. Gero, bi minutuko kontzentrazio isila egin dute eta "Agur Jaunak" abestiaren doinuekin amaitu da ekitaldia. Gaur egun osoan zehar Eusko Legebiltzarreko kanpoko ateak zabalik egongo dira.

Euskadiko PPren ekitaldia ordubete geroago hasi da Eusko Legebiltzarrak deitutako omenaldia egin den toki berean, "Gauerdiko Iparrorratza" eskulturaren aurrean. Bederatzi legebiltzarkide 'popularrez' gain, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea ere ekitaldian izan da. Lore eskaintza egin ostean ordezkari 'popularrek' minutu bateko isilunea egin dute. Omenaldia amaituta, Alfonso Alonsok kazetarien aurrean hitz egin du eta ETAren proiektu "totalitarioaren" inguruan "ahanzturaren horma" eraiki nahi dela salatu du.

 

PPk bakarka omendu ditu terrorismoaren biktimak
PPk bakarka omendu ditu terrorismoaren biktimak
PPk bakarka omendu ditu terrorismoaren biktimak

 

Legebiltzarreko omenaldia hasi aurretik, Etxeratek kontzentrazioa egin du atarian, eta dispertsioak hildako 16 pertsonak biktima gisa aitortzea eskatu du. Elkarretaratzean bildutakoek "Noizko dispertsioak eraildako 16 senideen aitortza?" zioen kartela erakutsi dute. Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak kazetarien aurrean salatu duenez, dispertsioak preso politikoen senideengan eta lagunengan sufrimendua eragiten jarraitzen du.

 

Sakabanaketaren biktimak ekarri ditu gogora Etxeratek
Sakabanaketaren biktimak ekarri ditu gogora Etxeratek
Sakabanaketaren biktimak ekarri ditu gogora Etxeratek

0:56

 

Bestalde, eguerdian bost minutuko elkarretaratze isilak egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalen atarietan, Eudelek deituta.

Gasteizen, Arabako Foru Aldundiak, Arabako Batzar Nagusiek eta Gasteizko Udalak biktima guztiak gogoratu dituzte eguerdian Plaza Berrian egin duten bost minutuko elkarretaratze isilean. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran alkateak eta PP ez beste udal alderdi guztiek parte hartu dute ekitaldian. Horiez gain, kalez jantzitako polizia batek duela 37 urte hil zuen Justo Lopez de Zubiriaren senideak ere bertan izan dira.

 

Alderdi Popularrak ez du Gasteizko ekitaldian parte hartu
Alderdi Popularrak ez du Gasteizko ekitaldian parte hartu
Alderdi Popularrak ez du Gasteizko ekitaldian parte hartu

0:56

 

Bilbon, Juan Maria Aburto alkateak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunak, eta Ines Nuñez Espainiako Poliziak hildako F.J. Nuñez Fernandezen alabak lore koroa bat utzi dute Doña Casilda parkeko monolitoaren aurrean. Ondoren, hainbat ordezkari politikok eta hainbat biktimak krabelin zuriak eta gorriak utzi dituzte monolitoaren aurrean. Bilboko Udalean ordezkaritza duten sei alderdiek parte hartu dute omenaldian: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Irabazi eta UdalBerri (Podemosek, IUk eta Equok osatutako koalizioa). Halaber, beste zenbait biktima ere bertan izan dira, tartean, Iñigo Cabacasen gurasoak.

 

Alderdi guztiek hartu dute Bilboko Udalak antolatutako ekitaldian
Alderdi guztiek hartu dute Bilboko Udalak antolatutako ekitaldian
Alderdi guztiek hartu dute Bilboko Udalak antolatutako ekitaldian

0:32

 

Donostian, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, PP, EH Bildu eta Irabazi) parte hartu dute Memoriaren Eguna dela-eta "Oroimena" monolitoaren aurrean egindako ekitaldian.

 

Donostiako udaleko alderdi guztiek gogoratu dituzte biktimak
Donostiako udaleko alderdi guztiek gogoratu dituzte biktimak
Donostiako udaleko alderdi guztiek gogoratu dituzte biktimak

0:54

 

Arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon antolatutako ekitaldi batean, lehendakariak omendu egin ditu "indarkeriaren iluntasunean bakearen alde lan egin zutenak".

Agintariaren esanetan, Memoriaren Eguna "biktimen guztien aldeko elkartasunaren ikur" dela, "eragin zitzaien sufrimendua" aitortuta, giza eskubideekin konpromisoa edukita, eta "indarkeria mota guztien aurkako jarrera irmoa agertuta".

Musika eta dantza ikuskizun baten ostean, Urkulluk "aitorpenik gabe balio demokratikoak defendatzeko borrokatu" zutenak gogorarazi ditu.

Ekitaldian 40 bat biktima izan dira.

Urkullu: 'Zabalik ditugu besoak biktima guztientzat'
Urkullu: 'Zabalik ditugu besoak biktima guztientzat'
Urkullu: 'Zabalik ditugu besoak biktima guztientzat'

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra argazkiak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Euskadiko PP Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi