Politika -

Polemika DSS2016n

Presoen artelanak kentzea ez dela 'zentsura' adierazi du Olanok

Espainiako Gobernuak ere babestu du erabakia, eta EH Bilduk eta Ahal Duguk gogor kritikatu dute.

Paper zatiak, zentsuratutako obrak jarri behar ziren tokietan. Argazkia: EFE
Paper zatiak, zentsuratutako obrak jarri behar ziren tokietan. Argazkia: EFE
Paper zatiak, zentsuratutako obrak jarri behar ziren tokietan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak txalotu egin du Donostia 2016k erakusketa batetik ETAko hainbat presok eta preso ohik egindako artelanak kendu izana, eta hori ez dela "zentsura" izan iritzi dio.

Horren esanetan, artelan horiek "arazoa" izan zitezkeen, terrorismoaren biktimentzat "iraingarriak" izan zitezkeelako. Horregatik, horiek kentzea "erabaki gogorra" izan bada ere, "beharrezkoa" zela nabarmendu du.

Olanok adierazi du Euskadi "une delikatuan" dagoela, eta "indarkeriaren eta terrorismoaren kolpeak sufritu dituzten milaka pertsonekin sentsibilitatea mantendu" beharra dagoela.

Bestalde, Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak esan du Mariano Rajoyren Exekutiboak babestu egiten duela DSS2016ren erabakia, artelanak "iraingarriak" izan zitezkeelako biktimentzat.

Alabaina, EH Bilduk "onartezin"tzat jo du Gipuzkoako Aldundiak eta Udalak "artistak zentsuratzea" presoak izanagatik, eta DSS2016k "urratutako eskubideak" "berrezartzea" eskatu die EAJri eta PSOEri.

Azkenik, Ahal Duguk salatu egin du Denis Itxaso Kultura diputatuak "naturaltasun osoz onartzea ETAko hainbat presok eta preso ohik egindako artelanak zentsuratzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak EAJ Gaurko azken ordukoa