Politika -
azken ordukoa
Rita Barberak bihotzekoa izan du Madrilgo hotel batean
SUMMAko osasun langileek Valentziako alkate ohi eta senataria artatu duten arren, Barbera hil egin da.
agentziak | erredakzioa
Rita Barbera Valentziako alkate ohi, PPko kide ohi eta Talde Mistoko senatariak bihotzekoa izan du, Madrilgo Vila Real hotelean zegoela.
SUMMAko osasun zerbitzuko langileek artatu dute Barbera, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko, eta hotelean bertan hil da.
PPko buruzagi ezaguna izandakoak 68 urte zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea